XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

La Tene aldia.

Aldi hau ere hirutan banatzen da, zeinetarik azkenekoa erromatarrek mendebaleko probintzien konkistarekin batera gertatzen da, eta hauen limes delako lerroaren goitiko eskainabiar edo europar erdiko herrialdeetan, berriz, kristautasunarekin batera.

Aldi hau, gorago aipatu bezala, bilakatzen da burdin haroaren gailur, eta eragin ezberdinak jasanen ditu: hala nola, eszitarrena (Hallstat kultura bitarteko delarik), grekoena (Massilia eta Rodano hibaitik barna), eta etruskoena (Argonauta delakoen bidetik) Po hibaiaren luzeran.

Funtsean, keltak izanen dira La Tene kulturaren hedatzaile, eta hauek eramango dute hiritar zibilizazioa kulturaz oraino atzera zeuden lurraldeetara (Bohemia adibidez, Britaniar irlak, Iberia penintsula......).

Eta bistan da, kultura hau hartzearekin lekuko herrien keltizakuntza bat ematen dela.

Burdinezko ezpata luzea da aldi honetako harmarik bereziena.

Eite hexagonala duen edo arraultze antzekoa da ezkutua: metalezko kaskoak Italiatik inportatu ohi zituzten generalean.

Edergailuak: fibulak, lepokoak, eskumuturrekoak, eta horrelakoak ziren.

Buztinezko tresneria, eskuz egina zen, eta keltarren arabera apaindua, non alde baterako nahiz besterako bihurguneak, kiribilak, eta bihurrak ageri diren, nolanahi ere grekoen artegintzatik hatzemanak, baina beti ere xinplekiago adierazirik.